Argindarra moztuta, kiroldegia itxita ordu batzutan

2022 / 06 / 14

Bihar, ekainaren 15a, argindarraren sarean konponketa lanak egin behar direla-eta, Intxaurtxueta auzoan eta Gaztañadui kalean argindar zerbitzuan mozketak egongo dira honako orduetan:

8:00 – 9:00 eta 15:30 – 16:30

Hori horrela, eta kiroldegia Intxaurtxueta auzoan dagoenez, ohiko ordutegian zabalduko da, hau da goizeko 7:45ean, baina 8:30 – 9:30 bitartean itxi egingo da.

Arratsaldean ere 15:30 – 16:30 bitartean itxita egongo da eta ezin izango da bertako zerbitzurik erabili.

Barkatu eragozpenak.