Argindarraren fakturari buruzko saio praktikoa

2018 / 11 / 05

Argindarraren kontsumoen datuak ezagutuz erabakiak hartzea erraztera zuzendutako saio praktikoa.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak gure etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu. Izan ere, gure egunerokoan erabaki egokiak hartzeko ezinbestekoa baita lehenik informazio egokia eta ulergarria eskuartean izatea. Hori jakinda, Eskoriatzako udalak “Gipuzkoa Argitu” izeneko tailerretan parte hartzera animatu nahi ditu herritarrak eta udalerriko gizarte- eta ekonomia-eragileak.

  • DATA ETA ORDUA: azaroak 12, 18:30etan
  • TOKIA: Ibarraundi museoa
  • IRAUPENA: ordu 1

GARRANTZITSUA: beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea. Horretarako, idatzi posta elektroniko bat oihane@izadi21.eus helbidera edo deitu 686 427 565 telefono zenbakira, azaroaren 8a baino lehen.

ANIMATU ETA PARTE HARTU!!