Arlaban itxita urriaren 5etik 12ra
2022 / 10 / 04Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Arlabango mendatean izandako lerradura egonkortzeko obren ondorioz beharrezkoa dela mendate horretako errepidea (GI-627) moztea urriaren 5etik 12ra bitartean, biak barne. Izan ere, egiten ari diren egonkortze lanetan aurrera egin ahal izateko galtzada osoa okupatu behar da egun horietan. Dena dela, une oro bermatuko da larrialdietarako ibilgailuentzako pasabidea eta baita bide-zati horretan bizi diren bizilagunena ere.
Errepidea urriaren 5ean goizeko 8:00etan itxiko da, ibilgailu guztientzat zein txirrindularientzat, eta urriaren 12an, arratsaldeko 20:00etan zabalduko da.
Moztuko den bide-zatian bizi diren bidaiarientzako trafikoa baimenduta egongo da. Gainontzeko bidaiariek AP-1 autobidea edo Leintz Gatzagarako bidea (GI-3310) erabiltzea gomendatzen da.