Arlabango mendatea itxita
2024 / 09 / 02Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, gaurtik aurrera Arlabango mendatea itxita egongo da lerradura egonkortzeko obrak egiteko.
Debagoiena eta Gasteiz lotzen dituen GI-627 errepidea, Eskoriatzako Aingeru Goardatik (27,200 KP) Arlabango gainera (19,350 KP) itxi da mota guztiko ibilgailuentzat eta baita txirrindularientzat ere, eta urriaren 4ko 20:00ak arte itxita egotea aurreikusten da.
Galtzadaren mozketaren muturretan larrialdietako ibilgailuek eta inguruko etxebizitzetara eta jarduera ekonomikoetara doazen pertsonek bakarrik izango dute sarbidea.
Ordezko ibilbide gisa AP-1 Gasteiz-Irun autobidea erabiltzea gomendatzen da, Eibarren barrena, edo GI-3310 errepidea, Eskoriatzatik Leintz-Gatzagara (15 tona baino gutxiagoko ibilgailuentzat).