Artisau Azoka
2026 / 11 / 18Abenduaren 12an, larunbat goizez, O kilometroko artisautza azoka egongo da plazan. Bertan, Eskoriatzako artisauek egindako produktu bereziak, diseinuzkoak, gertukoak eta bakarrak aurkitzeko aukera izango dute herritarrek.
Azoka honetan eskuz egindako objektuak jarriko dira salgai, hala nola, zurezko objektuak, poltsak, zeramika, xaboiak, ukenduak, bitxigintza eta askoz gehiago.
Azokan postu bat jarri eta parte hartu nahi izanez gero, jarri harremanetan kultura sailarekin (943 71 44 07) edo bete hurrengo galdetegi hau.
Galdetegia: https://forms.gle/X82QTF5vYMVsURtWA
Galdetegia betetzeko azken eguna: azaroaren 30a.
Azokaren ordutegia:
-Abenduak 12, larunbata: 11:30-15:00

