Asmakizun lehiaketa
2021 / 04 / 23Tortolis ludotekak datozen 5 asteetarako asmakizun lehiaketa bat jarri du martxan. Astero asmakizun bat argitaratuko du, sare sozialetan, whatsapp bidez, edota liburutegian, nahiz ludotekako atean kartel bidez.
Egitasmo hau, HH eta LHko haurrei eta gurasoei zuzenduta dago, etxean, elkarrekin jolas daitezen. Edozeinek har dezake parte lehen asmakizunaren emaitzarekin whatsapp bat idaztea nahikoa izango da.
5 asmakizunetatik gehien asmatzen duen haurrak opari bat izango du. Irabazleak bat baino gehiago badira, irabazleen artean zozketa bat egingo da.
Hona hemen asmakizunak aterako diren datak:
1go asmakizuna
Apirilaren 23an zabalduko da eta erantzuna apirilaren 28rako eman beharko da 688 601 374 ra whatsappez mezu bat idatzita. Erantzunarekin batera, haurraren izen-abizenak eta adina jartzea eskatzen dugu.
2go asmakizuna
Apirilaren 30ean zabalduko da eta erantzuna maiatzaren 5era arte izango da erantzuteko epea.
3. asmakizuna
Maiatzaren 7an argitaratuko da eta erantzuteko azken eguna maiatzaren 12a izango da.
4. asmakizuna
Maiatzaren 14an argitaratuko da eta erantzuteko azken eguna maiatzaren 19a izango da.
5. asmakizuna
5.- Maiatzaren 21ean zabalduko da eta erantzuna maiatzaren 26rako eman beharko da 688 601 374 ra whatsappez mezu bat idatzita