Aste bukaerako hainbat ekitaldi bertan behera
2021 / 12 / 152021eko azaroaren 16ko Aginduak, COVID-19ak eragindako osasun-krisiari aurre egiteko beharrezko prebentzio-neurriei buruzkoak, COVID-19 kutsatzeetan 14 eguneko tasa metatua 100.000 biztanleko 150etik gorakoa den udalerrietako agintariei eskumena ematen die prebentzio-neurriak betetzen direla bermatu ezin duten jarduera guztiak bertan behera uzteko, edo aldi baterako atzeratzeko.
Une honetan Eskoriatzan kutsatzeengatiko intzidentzia-tasak gora egiten jarraitzen du, eta momentu honetan 100.000 biztanleko 3.000tik gorakoa da.
Hori horrela, asteburu honetan egitekoak ziren ekitaldien xehetasunak aztertu ondoren, Zaldibar antzokian programatutako bi emanaldiak bertan behera uztea erabaki da, hau da: abenduaren 17an egitekoa zen “Leire Etxezarreta eta Beñat Heriz”en kontzertua eta 19an egitekoa zen “Olentzeroren gutunak” emanaldaia bertan behera gelditu dira.
Hala ere, abenduaren 18an eta 19an Ibarraundi museoan egingo den artisautza azokari eta Maite Carrillo artista eskoriatzarraren pintura erakusketari eutsiko zaie.
Gabon hauetarako gainerako programazioa, momentuz, mantendu egingo da, egungo egoerara egokituta eta lehentasuna bertaratutako pertsona guztien segurtasuna bermatzea dela ahaztu gabe.