Aste Santurako jan-erosketak aurreikustea gomendatzen da

2020 / 04 / 03

Datorren astean, apirilaren 9tik 13ra, Aste Santua izango da.  Gauden alarma egoera dela-eta konfinamenduarekin jarraituko dugu, baina ospakizunik edo oporraldiko desplazamenturik egongo ez den arren, funtsezkoak ez diren jardueretako langileek dagozkien jaiegunak hartuko dituzte; beraz, dendak itxita egongo dira ostegun, ostiral, igande eta astelehenean.

Hori dela eta, eta saltokietan gerta daitezkeen pilaketak saihesteko, erosketak azken ordurako ez uztea eta jai egun hauetarako aurreikuspenak aurreratzea gomendatzen da.