Larunbatean K-1 modalitateko Euskadiko Txapelketa Eskoriatzan
2019 / 11 / 06
Azaroaren  9an,  larunbata,  K-1  modalitateko  Euskadiko  txapelketa  jokatuko  da  Joseba  Iñurrategi  pilotalekuan.
K-1 modalitatea, sorrera Japonian duen borroka kirol bat da. Kickboxing, Muay-thai, Karate, Taekwondo eta beste hainbat disziplina ezberdinetatik datozen teknikak nahasten dituena.
Egitaraua:
9:00-10:30 Pisaketak  egingo  dira,  BentaMotz  tabernan.
11:00 Txapelketa  hasiera
14:00-16:00 Deskantsua
16:00 Txapelketaren  jarraipena.
Sarrera: 10 €
Txapelketako maila bakoitzean irabazle suertatzen direnak, Japoniara joango dira, bekadun gisa, bertan lehiatzera.
EZ GALDU AUKERA, HURBILDU ZAITEZ JOSEBA IÑURRATEGI PILOTALEKURA IKUSKIZUNAZ GOZATZERA!
