Atxorrotxeko eguna
2017 / 05 / 04
Ohiturari  jarraituz,  igandea  honetan,  maiatzak  7,  Atxorrotxeko  eguna  ospatuko  da.
Jaia  goizeko  9:00etan  hasiko  da,  txistulariek  diana  joko  dute  herrian  zehar,  eskoriatzarrak  doinu  alaiekin  esnatzeko.
Goizeko  10:30ean,  hezkuntza  foroak  antolatuta,  Atxorrotxera  igoera  plazatik  hasita.
Goizeko 11:00etan meza izango da Atxorrotxeko Gurutze Santuaren ermitan. Kanpai hotsik ere ez da faltako goiz osoan; ohiturak dioen moduan, bertako kanpaiak joz gero, ekaitzak uxatzen baitira.
Goiz osoan zehar taberna egongo da Atxorrotxen, eta nahi duenak aukera izango du mokadutxo bat jateko eta zerbait edateko. Goizean zehar Nabarralde elkarteko hainbat kide Atxorrotxen bertan egongo dira eta “Atxorrotxeko gaztelua. Denboraren talaiatik” DVDa eta hainbat material salgai jarriko dute.
Arratsaldean herriko plazan jarraituko du jai giroak, eta 18:00etatik aurrera herritarrek etxean egindako tortillak salduko dira. Antolatzaileek herritarrak animatu nahi dituzte etxean egindako tortillak plazara eramatera. Izan ere, Atxorrotxen goizean egongo den tabernan eta plazako tortillekin batutako dirua Eskoriatzako Atxorrotx gobernuz kanpoko erakundearentzako izango da.
Tortillak eta tabernaz gain, erromeriak girotuko du plaza: Imanol eta Unai trikitilariak eta pandero-joleak jarriko dute musika, eta dantzarako tartea egongo da.
Horretaz  gain,  aurreko  egunean,  zapatuan,  gabeko  22:00etan,  herriko  plazan,  “Atxorrotxeko  gaztelekua.  Denboraren  tailatik”  dokumentala  eskainiko  da.  Ibarraundi  museoan  ere  egongo  da  aukera  dokumentala  ikusteko  igandean  bertan  goizeko  12:00etatik  14:00etara  (dokumentalak  20´irauten  du).
DVDak  Atxorrotxen  bertan  eta  Ibarraundi  museoan  salgai  egongo  dira  10  €-tan.
