Atxorrotxen 2014an egindako indusketa arkeologikoak
2014 / 12 / 16
Aurreko  urteetan  egin  izan  den  moduan,  aurten  ere  2014an  Atxorrotxen  egindako  indusketa  arkeologikoan  aurkitutako  aztarnak  aurkezteko  erakusketa  egingo  da  Ibarraundi  museoan.
Aurten, aurkitutako monetak nabarmendu behar dira, Iruñeko eta Aragoiko errege Alfontso I.a Nafarroakoaren (1104-1134) garaitik hasi eta XIX. mendera artekoak. Aplike eta apaingarrien aztarnak eta baita Burdin Arotik hasi eta Behe Erdi Aro arteko piezez osatutako zeramika sorta handi bat ere ikusgai izango da.
NOIZ:Abenduaren  15etik  18ra,  biak  barne
NON:  Ibarraundi  Museoan
ORDUA:  10:00-14:00  eta  17:00-19:00
Erromatar garaiko erakusketa
Aste honetan, gainera, udal liburutegian Erromatar garaiko hezkuntzarekin erlazionatutako elementu nagusien errepliken (argiztapen-tresnak, joko-taulak, idazketa materiala…) erakusketa egingo da eta horiei buruzko azalpenak zuzenean entzuteko aukera egongo da.
ORDUTEGIA: 10:30-13:00 eta 16:30-20:00
