Atzo Pako Kerexeta eskoriatzarrak 100 urte bete zituen

2024 / 09 / 05

Hori dela-eta, atzo, irailak 4, asteazkena, eguerdi adera, zorionak ematera hurbildu ziren Gizarte Zerbitzuetako zinegotzia Dorleta Sologaistoa, Gizarte langilea Beronika Solaguren, Auzo alkatea den Maria Jesus Fernandez de Arroyabe eta Arantxa Iregi eta Jasone Orbegozo, Olazar Jubilatuen Elkartetik.

Bertako produktuekin osatutako otar bat jaso zuen Udalaren partez, eta beste opari bat Olazar elkartearen izenean.

Familiak bisita esker onez hartu zuen eta kontu kontari aritu ziren, alai eta pozik, denbora osoan.

Zorionak eta urte askotarako, Pako!