AUKERAK SUSPERTZEN, boluntarioen komunitate sarea sortzen

2022 / 03 / 31

Agintzari GEKE-k kudeatzen duen Aukerak Suspertzen programak eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzen die lehen eta bigarren hezkuntzako gizarte-desabantailako egoeran dauden haur eta nerabeei, baita, salbuespen gisa, oinarrizko Lanbide Heziketan ere, tokiko sare komunitarioa aktibatuz.

Eskolako lanak egiteko beharrak asetzera, gaitasun digitalak eta/edo linguistikoak garatzera eta ikasteko teknikak ikastera bideratuta dago.

Programak eskolaz kanpoko hezkuntza-laguntza eskaintzen du, boluntarioen komunitate-sarea aktibatuz. Boluntarioek profesional-talde baten babesa izango dute etengabe.

Eskoritzan martxan jarri nahi dugu ekimenen hau, eta horretarako boluntarioak behar dira.  Parte hartu  nahi dutenek izena, telefonoa eta helbide elektronikoa eman ditzakete, Eskoriatzako Udalera deituz, 943 71 44 07, edo hazi@eskoriatza.eus helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Izena emateko epea apirilaren 22ra arte egongo da zabalik.