Aurrerantzean bi webgune izango dira

2013 / 12 / 20

Eskoriatzako Udalak aurrerantzean bi webgune kudeatuko ditu. Batetik, orain irakurtzen ari zaren www.eskoriatza.net webgune hau eta bestetik www.eskoriatzakoagenda.com

eskoriatza.net

Webgune instituzionala izango da, Udalaren informazio zabaltzeko erabiliko dena: iragarkiak, oharrak, diru laguntzak, lan eskaintza, aurrekontuak, udal zerbitzuen informazioa… zabaltzeko erabiliko da. puntonetOrain arte moduan, albiste zerbitzua izango du, baina dagoeneko agendaren informazioa hedatzeko erabiliko ez dena.

 

 

 

 

 

eskoriatzakoagenda.com

Beste hau, berriz, herriko agenda eta ekintzen informazioa jasoko duen webgunea da: hitzaldiak, antzerkiak, lehiaketak, ikastaroak… guztiak egunaren arabera antolatuko dira puntocometa Udalak antolatutako ekintzak ez ezik, herriko eragile guztiek antolatutako ekintzak publikatuko dira bertan. Webgune honetatik ez da ekintza bakoitzagatiko albiste bat bidaliko, astelehenetan bidaliko da posta bakarra, aste guztirako programatutako ekintzen informazioa bidaliko duena.

Informazio hori orain arte www.eskoriatza.net webguneko harpidetza jasotzen duten guztiei bidaliko zaie. Dena den, albisteak jasotzen hasi eta horiek interesatzen ez zaizkiola uste dutenek, beti izango dute baja emateko aukera.

Bigarren webgune honetako albisteak 2014ko urtarrilean hasiko gara bidaltzen.

 

Informazioa

Gai honi buruzko informazio gehiago behar izanez gero, idatzi edo deitu hona: