Aurrez aurreko arreta udaletxean, aurretiko hitzorduarekin
2020 / 05 / 21Maiatzaren 25etik aurrera, udaleko herritarrentzako arreta zerbitzuak astean behin eta aurrez hitzordua eskatuta emango du aurrez aurreko arreta.
Joan nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute, modu hauetakoren baten:
- Telefonoz: 943 71 44 07
- Emailez: udala@eskoriatza.eus
- WhatsAppez: 650 495 165
Udaletxera joaten direnek banaka joan beharko dute, eta tenperatura hartuko zaie sartu aurretik.
Era berean,
- Maskara eramatea derrigorrezkoa da,
- Eskuak garbitu beharko dituzte, sartzerakoan nahiz irtetzerakoan.
Neurri horiek, herritarren nahiz udal-langileen segurtasuna eta osasuna bermatzeko helburuarekin hartuko dira.