Auto batean bi pertsona bidaiatzea baimentzen diren kasuei buruzko argibideak
2020 / 04 / 01Bai Ertzaintzak, bai Udaltzaingoak, azken egunotan antzeman dute nahasmena dagoela auto berean bi lagun bidai daitezkeen kasuei buruz, eta, horregatik, honako argibide hau egin dute:
463/2020 dekretuak, martxoaren 14koak, dio bai oinezkoak bai ibilgailuan doanak bide eta espazio publikoan kasu konkretu batzuetan bakarrik zirkula dezakeela, (erosketak egiteko, medikuarengana joateko etab.). Zirkulazio hori banaka egin beharko dela ere badio, desgaitasuna duten pertsonekin, adingabeekin, adinekoekin edo bestelako arrazoi justifikaturen batengatik laguntzen denean izan ezik.
Lehenengo dekretu horretatik, ibilgailuan egiten den zirkulazioari dagokionean, aldaketa bakarra egon da: lanera joateko posible da ibilgailu batean bi pertsona joatea (bat aurrean eta bestea atzean eta diagonalean), enpresako ibilgailu edo ibilgailu profesionaletan gidari eta kopilotu moduan ere bai (furgoneta eta kamioietan), beraien artean ahal den distantzia handiena mantenduz