Autobus zerbitzu berezia Arrasatetik ostiralean

2023 / 10 / 04

Urriaren 6an, ostirala, Maritxu Kajoi eguna ospatuko da Arrasaten, eta jendearen joan-etorria segurtasunez errazteko autobus zerbitzu berezia jarriko duela jakitera eman du LurraldeBusek. Hori horrela, Arrasatetik Eskoriatzara etortzeko bi linea egongo dira.

Bi linea horietako bat Eibartik datorrena izango da eta bestea Oñatitik datorrena; hala 00:00etatik 06:05etara normalean ostiraletan egoten ez den zerbitzu berezia egongo da martxan aste honetako ostiralean. Hona hemen linea horietako bakoitzak egingo duen ibilbidea eta ordutegia:

  • DG40G – Eibartik datorren autobusa – IKUSI (PDF)
  • DG41G – Oñatitik datorren autobusa – IKUSI (PDF)

Fuente de información: pesa.net