AUZOKO: herritarren topaleku
2025 / 10 / 03Auzoko Eskoriatzako herritarren topalekua da eta bertan herritar guztien hizkuntza eta kultur aniztasuna onartu eta balorean jartzen da. Pertsonen arteko harremanak oinarri hartuta, euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara gerturatzea du xede; hortaz, euskarara eta euskararen mundura harrera egiteko eta herriko elkarbizitza osasuntsua eraikitzeko egitasmoa da Auzoko.
NORK PARTE HARTU DEZAKE?
Auzokon herritar orok hartu dezake parte. Parte hartzaileak bi perfilen arabera banatzen dira:
- euskaratik urrun bizi direnak
- euskaratik gertu bizi direnak.
Biek hala biek jokatzen dute oso rol aktiboa eguneroko saioetan eta elkarbizitza eraikitzen da.
FUNTZIONAMENDUA
Astean behin elkartzen dira egitasmoan izena-emandako pertsonak. Gaur gaurzkoz 2 talde dauden Eskoriatzan, bata astearte goizetan batzen da eta bestea osategun arratsaldetan.
Asteroko saioez gain, herritarren arteko eta eragileen arteko harreman sareak sendotzeko,urtean zehar ekintza osagarria ere antolatzen dira.
NOLA IZENA EMAN DEZAKET?
- Telefonoz edo whatsapp-ez: 661 746 376
- Emailez: auzoko.eskoriatza@gmail.com