Axtrokiko ontziak berreskuratzeko eskaera

2016ko urtarrilak 25

Ontzien_argazkiaAxtrokiko ontziak 1972. urtean Bolibarko Eraña auzoan aurkitutako urrezko ontziak dira, gaur egun Madrideko Arkeologia Museo Nazionalean daudenak. Hori horrela, Eskoritazako Udalak ontzi horiek Euskal Autonomia Erkidegora bueltatzeko proposamena aurkeztu zuen urtarrilaren 21an izandako ez ohiko plenoan. Bertaratutako zinegotzi guztien aldeko botoarekin, Udalbatzak proposamena onartu eta honako erabakia hartu zuen:

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 legeari jarraiki, Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirolak Sailburuordetzari eskatzea dagozkion negoziazioak has ditzala Arkeologia Museo Nazionalarekin eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirolak Ministerioarekin Axtroki ontziak Euskal Autonomia Erkidegora ekartzeko helburuarekin.