Azaroaren 19an, Euskaraldiko Herri Eguna
2022 / 11 / 10Badator Euskaraldia!
Azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu Euskaraldiaren edizio berri honi. Bigarren edizioan covidak bete betean jo zuenez, halamoduz antolatuko heldu genion ariketari, baina aurten helburuak kaleak hartzea izango da, euskaraz egitea inoiz baino errazago izan dadin.
Eta testuinguru honetan, azaroaren 19an, larunbata, Herri Eguna ospatuko dugu Eskoriatzan, eta ekitaldi gehienak plazan jarriko den karpa handian egingo dira.
Egitaraua
9:00 Frontenis txapelketa, Joseba Iñurrategi pilotalekuan (info)
15:00 Herri bazkaria, Karpan (info)
Bazkaloste musikatua, Julene eta Unai kantuan, eta Frontenis txapelketa sari banaketa.
19:00 Triki poteoa
22:30 Kontzertuak: ETEN eta BANANA SHAKE, Karpan
00:00 DJ Jotatxo, Inkernu tabernan
Frontenis txapelketa
Binakako txapelketa izango da, 22 tantora jokatuko dena, baina parte-hartzaile kopuruaren arabera partidaren iraupena mugatu ahal izango da.
Izen-ematea doan da eta leku hauetan egin daiteke:
- Aldatz taberna
- Inkernu taberna
- Online
- Irabazleek: Atxaldeko gazta eta Gerrigardo garagardoa
- Parte-hartzaile guztien artean Gerrigardo garagardo sorta 1 zozketatuko da.
Saribanaketa, bazkalostean egingo da karpan.
Herri bazkaria
- Menua: Patatak errioxar erara, almondigak saltsan eta pastela.
- Tikeak salgai: Inkernu eta Urrestilla tabernetan
- Prezioa: 15 euro
- Erosteko azken eguna: Azaroak 13
- Lekua erreserba: 636 78 59 71