Azaroaren 29an egingo da Hondakinen gaineko Herri Kontsulta
2015 / 10 / 27Alkateak Hondakinen selektiboki biltzeari buruzko Herri Kontsulta egiteko deia egin du.
- Eguna: 2015eko azaroaren 29a, igandea.
- Ordua: 9:00 – 20:00
- Lekua: Kultur Etxea (4 mahai egongo dira)
Bozkatzeko eskubidea
Herri Kontsulta honetan bozkatzeko eskubidea izango dute honako bi baldintzak hauek betetzen dituztenek:
- 1997ko azaroaren 29an edo lehenago jaio izana.
- Eskoriatzan erroldatuta egotea 2015eko irailaren 22a aurretik.
Errolda jendaurrean jarriko da
Bozkatzeko eskubidea izango dutenen errolda jendaurrean egongo da 2015eko azaroaren 2tik 12ra, udaletxeko Harrera Bulegoan, 9:00etatik 14:30era, astelehenetik ostiralera. Epe horretan interesdunek errolda aztertu ahal izango dute eta akatsik egonez gero, haiek zuzentzeko eskatu.
Herri Kontsultaren prozesuaren gaineko informazio guztia webgune honetan publikatuko da.