Bailarako autobus linea hartuta E.Gorosarri geltokian jaitsi eta bidaiarekin jarraitzeko aukera dago
2016 / 10 / 05Azkenaldian, Aranburuzabala eta Olaetako bizilagunek hainbat kexa adierazi dituzte autobusak bertako geltokian gelditzen ez direlako.
Informazio gisa, Gasteizera eta Eibarrera doazen autobusak Eduardo Gorosarri eta Intxaurtxueta geltokian geratzen dira, eta ez Aranburuzabalan. Donostiara doazenak, ordea, Eduardo Gorosarrin bakarrik.
Hori dela-eta, Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin harremanetan jarri eta gero, ondorengoa jakinarazi nahi die autobus erabiltzaile guztiei:
Eduardo Gorosarri geltokitik irtetzen den autobus bat hartzeko, betiere MUGI edo LURRALDEBUS txartela izanda, Aranburuzabala edo Intxaurtxuetan bailarako autobusa har daiteke eta Eduardo Gorosarrin jaitsi hurrengo autobusa hartu eta bidaiarekin jarraitzeko. Bidaia labur hori doakoa da, horretarako, derrigorrez, autobusean sartzerakoan eta irtetzerakoan txartela pasatu behar da makinatik.
Alderantziz ere egin daiteke, hau da, bidai luzea egin ondoren Eduardo Gorosarri geltokian jaitsi eta ondoren Intxaurtxueta edo Aranburuzabalara joateko bailarako autobusa hartu. Kasu horretan ere bidaia motz hori doakoa da, eta txartela autobusean sartzerakoan eta irtetzerakoan pasatu behar da.
Bidaia motza doakoa izateko, autobus batetik jaitsi eta bestea hartzeko denbora jakin bat dago.