Bake epaile titularra eta ordezkoa hautatzeko deialdia

2025 / 10 / 03

Eskoriatzan hurrengo lau urteetarako Bake Epailea eta haren ordezkoa hautatzeko deialdia egin du Udalak eta baldintzak betetzen dituzten interesdunek eskabideak aurkezteko epea urriaren 20an bukatzen da.

Bake epaile izateko betebeharrak honako hauek dira:

  • Estatu espainiarrekoa eta adinez nagusia izatea.
  • Eginkizun judizialerako ezgaitua ez izatea, ez fisikoki, ez psikikoki ere.
  • Eskubide zibil guztien jabe izatea.
  • Dolozko delitu batengatik kondenatuta ez egotea, errehabilitazioa lortu denean izan ezik.
  • Dolozko delitu batengatik auziperatuta edo inkulpatuta ez egotea, absoluzioa edo largespena lortu denean izan ezik.

Betebehar horiez gain, gaitasun eta bateragarritasun baldintzak nahiz bestelako xehetasunak urriaren 3an GAOn argitaratutako iragarkian azter daitezke.

Eskabideak udalaren H@ZI zerbitzuan aurkeztu behar dira, astelehenetik ostiralera 8:00 – 14:30 ordutegian.