Bake epaitegian zerbitzu gehiago, baina modu ez presentzialean
2020 / 05 / 11Covid-19aren ondorioz deitutako Alarma Egoera dela eta, Justizia Administrazioko Zuzendariak martxoaren 30ean emandako 3/2020 Instrukzioaren arabera, Bake Epaitegiak zerbitzu EZ PRESENTZIALA eskaintzen du. Baina egoera horretan jarraitu arren, aste honetatik aurrera, heriotza-agiriez gain bizi- eta egoera-ziurtagiriak ere emango ditu.
Momentuz, zerbitzu horiek eskatzeko telefono bitartez egin behar da.
Hala, interesdunek udaletxeko herritarren arretako telefonora deitu beharko dute, eta udal langileak arduratuko dira zerbitzua bideratzeaz.
Telefonoa: 943 71 44 07