Barrakak arautzeko Ordenantzaren hasiera onarpena jendaurrean

2024 / 04 / 09

Jaietan jarri ohi diren barraken eta azokako atrakzioen instalazioa arautzea beharrezkoa dela iritzirik eta arautze hori Ordenantza baten jasotzeko asmoari interesdunek egindako ekarpenak aztertuta, udalbatzak 2024ko martxoaren 21ean egindako osoko bilkuran, hasierako onarpena eman zion “Eskoriatzako jaietan barraken eta azoka atrakzioen instalazioa arautzeko Ordenantza“ri. (PDF)

Hasierako onarpenaren iragarkia GAOn argitaratu ondoren, maiatzaren 21a arteko epea dago interesdunek erreklamazioak jarri edo eragozpenak eta oharrak egiteko.

Ekarpenak egiteko modua:

  • H@ZI:  8:00 – 14:00, astelehenetik ostiralera.
  • Online (Ziurtagiri digitala behar da)

Epe horretan erreklamaziorik egon ezean, hasierako erabakia automatikoki behin betikotzat joko da.