Bazkarirako txartelak salgai igandera arte

2022ko ekainak 23

Bertan daude herriko jaiak eta asteburua tartean izanik, bazkarirako txartelak erosteko aukera zabaldu egin da.

Azkeneko eguna ekainaren 26a izango da eta hortik aurrera ezin izango da txartelik erosi. Txartelak Inkernu eta Benta-Motz tabernetan  erosi daitezke.

Menua

  • 0-17 urtekoek: urdaiazpiko kroketak, iberikoak, 0KM hanburgesak parrillan patatekin, izozkia, ogia eta edariak. Prezioa: 13 €.
  •  +18: entsalada mistoa, baserriko oilaskoa eta txerri saiheskia parrillan, Eceizako pasteltxoak edo limoizko sorbetea, edariak, kafea eta txupitoa. Prezioa: 20 €.

Edariak: ardoa, sagardoa, freskagarriak eta ura (alkoholdun edariak 18 urtetik gorakoentzako bakarrik).

Mahai erreserba

Gauzak ondo antolatu ahal izateko, komenigarria da mahai-erreserba egitea eta horretarako whatsapp mezua bidali beharko da zenbaki honetara 636 785 971

Zapiak salgai

Aurten jaietarako zapiak atera dira eta herriko hainbat tabernatan jarri dira salgai 3 euroko prezioan.

Hemen jaietako egitaraua osorik