Begiraleak behar dira
2017 / 02 / 15
Apirilaren  10,11  eta  12an,  Eskoriatzako  Udalak,  Txirikila  aisialdi  elkartearekin  elkarlanean  3  egunetako  aisi  eskaintza  bat  prestatu  asmo  du.  LH1etik  LH6ra  ikasten  dabiltzan  haurrei  zuzendutako  eskaintza  izango  da,  goizez  10:00etatik  13:00etara.  Kirol  ekintzak,  sukaldaritza,  ginkanak,  jolasak,  igerilekua…  gisa  horretako  ekintzak  egingo  dira,  begirale  taldeak  programatu  eta  aurrera  eramango  dituztenak.
Oporraldiak programa hau prestatzeko begirale bila gabiltza. Interesatuak bidali kurrikuluma ondoko helbidera: gazteria@eskoriatza.eus
Ezinbestekoa izango da:
- Euskaraz jakitea
 - 18 urtetik gorakoa izatea
 
Baloratuko da:
1.-  Begirale  titulua  izatea,  3  puntu
3.-   Magisteritza,  psikologia,  gizarte  hezkuntza,  pedagogia  ikasten  egoteagatik,  3  puntu
4.-  Eskoriatzako  udaleku  irekietan  begirale  lanak:  2  puntu
5.-  Beste  herri  bateko  udaleku  irekietan  begirale  lanak:  1  puntu
6.-  Udaleku  itxietan  egoteagatik.  1  puntu
7.-  Txirikila  elkarteko  kide  izateagatik:  1  puntu
Eskoriatzakoek lehentasuna izango dute.
Izena emateko azken eguna: martxoaren 3a
Interesatuak kurrikulumak bidali: gazteria@eskoriatza.eus helbidera edo Tortolis ludotekara eraman.
Informazio gehiago
- gazteria@eskoriatza.eus helbidean
 - 943714688 telefono zenbakian
 - Kultur Etxean, 9:00-14:00
 
