BEHAR EKIN, partehartzaileen enplegagarritasuna hobetzeko egitasmoa

2020 / 06 / 16

BEHAR-EKIN: Bergarako LHL Elkarteak Miguel Altuna LHIIren kolaborazioarekin eta Kutxa Fundazioaren laguntzari esker martxan jarritako egitasmo honen helburu nagusia, parte hartzaileen enplegagarritasuna hobetzea da, horretarako norbanakoen beharrak eta lanbide beharrak uztartuko direlarik.

Nola?

Gizarte-laneratze prozesu baten parte hartuz eta ikasketa plan baten bidez, lehen mailako profesionaltasun ziurtagiri bat lortuz, besteak beste.

Ikasketa plana lau ataletan banatuko da

  • Harrera, orientazioa eta etengabeko laguntasuna.
  • Formazioa: Hizkuntza eta matematika maila hobetzera eta IKTen erabilera indartzera bideratua.
  • Zeharkako gaitasunak lantzea: Komunikazioa, talde-partaidetza, lan arriskuen prebentzioa, genero-berdintasuna, lan bilaketa prozesua eta norbanako bakoitzaren balore, gaitasun eta jarrerak baloratzea.
  • Lehen mailako profesionaltasun ziurtagiria: Biltegiko Jarduera Lagungarria (COML0110) ziurtagiria lortzeko formazioa jasoko dute.

Nori zuzendua

Kualifikazio maila baxuko pertsona langabetuak. Gehienez 20 pertsonako taldea osatuko litzateke baldin eta araudiak jarraituz segurtasun neurriak betetzea posible bada (COVID19 egoerara egokituz).

 Aurreikusitako egutegia

  • Izena ematea: 2020ko ekainaren 11etik 26ra.
  • Harrera eta orientazio saioak: 2020ko irailaren 7tik irailaren 25era.
  • Hasierako Formazio saioak: 2020ko urriaren 19tik aurrera.

Informazio gehiagorako

  • lhl@imaltuna.com  edo
  • 943 899 272 zenbakira deitu daiteke.