BERBALAGUNAK: izena emateko aukera zabalik

2022 / 10 / 13

Zabalik dago BERBALAGUNAK egitasmoan izena emateko aukera. 

Egitasmoan euskara gehiago hitz egin nahi duten herritarrak eta egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzen dutenak batzen dira, astean ordubetez, euskaraz hitz egiteko eta praktikatzeko. 

Dagoeneko talde batzuk martxan daude, baina berriak ere sortu daitezke, beraz, euskara praktikatzeko interesa dutenak nahiz praktikatzeko aukera eskaini nahi duten herritarrei dei egiten zaie egitasmoan parte-hartzeko:

Tonbola

Gaur, urriak 13, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, herriko plazan “Mintzapoza Tonbola” egongo da eta sari ugari eskuratu ahal izango dira. Bertan, momentu honetan martxan dauden Berbalagun taldeetako kideak egongo dira eta izena emateko aukera ere egongo da.