BERBALAGUNAK: izena emateko aukera zabalik

2021 / 10 / 06

Irailean zabaldu zen BERBALAGUNAK egitasmoan izena emateko aukera berria. 

Egitasmoan euskara gehiago hitz egin nahi duten herritarrak eta egunerokoan euskara normaltasunez erabiltzen dutenak batzen dira, astean ordubetez, euskaraz mintzapraktika egiteko. 

Dagoeneko talde batzuk martxan daude, baina berriak ere sortu daitezke, beraz, euskara praktikatzeko interesa dutenak nahiz praktikatzeko aukera eskaini nahi duten herritarrei dei egiten zaie egitasmoan parte-hartzeko:

Tonbola

Aurten, gainera, ikasturte hasiera berezia eman nahi da eta Euskal Herriko beste zenbait herritan egin den moduan, Eskoriatzan ere herriko plazan “Mintza-Poza Tonbola” antolatuko da.  Azkeneko urte eta erdian, Covid 19ak eragindako egoerara egokitu behar izan dira Mintzapraktika egitasmoak, euskara lagun eta giro atseginean praktikatu ahal izateko. Orain, berriz, aurrez-aurre elkartzeko gogotsu dira eta horrexegatik deitu zaio Tonbolari “Mintza-Poza tonbola”.

Tonbolan 70 sari baino gehiago banatuko dira: katiluak, termoak, poltsak, koadernoak eta…  baita 2 pertsonarentzako landetxe batean egonaldia ere.

Urriaren 21ean izango da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera, herriko plazan.