Berdintasun diagnostikoa osatzeko talde-elkarrizketak
2024 / 05 / 072024an Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.
Informazioa biltzeko Emun Aholkularitzako teknikariek Eskoriatzako herritar-kolektiboekin talde-elkarrizketak egingo dituzte, gaur egun genero-berdintasunari dagokionez herrian dauden arazoak, beharrak, kezkak… zeintzuk diren gertutik ezagutu eta aurrera begirako erronkak identifikatzeko.
Talde elkarrizketa horiek, ondorengo egun eta orduetan egingo dira, honako kolektiboekin:
- Maiatzak 16, osteguna:
- Migratutako emakumeak – 10:30
- Hezkuntza formaleko eta ez formaleko eragileak – 15:00
- Mugimendu feminista – 18:00
- Maiatzak 21, asteartea:
- Adineko emakumeak edo/eta emakume pentsiodunak – 10:30 (EKAINAREN 4an egingo da, ordu berean)
- Herrigintzako emakumeak – 18:00
- Maiatzak 22, asteazkena: Herrigintzako gizonak – 18:00
Lekua: Kultur Etxea (1.solairua)
Udalak interesa duten herritar guztiak parte-hartzera gonbidatu nahi ditu, guztion artean diagnosi ahalik eta osotuena egin ahal izateko.