Berdintasun diagnostikoa osatzeko talde-elkarrizketak

2024 / 05 / 07

2024an Eskoriatzako Udalak Eskoriatzako berdintasun diagnostikoa osatzeko prozesua martxan jarri du Emun aholkularitzaren laguntzarekin. Diagnostiko horren helburua Eskoriatzako errealitateak ezagutu eta genero-berdintasuna lortzeko eman beharreko pausoak identifikatzen laguntzea da.

Informazioa biltzeko Emun Aholkularitzako teknikariek Eskoriatzako herritar-kolektiboekin talde-elkarrizketak egingo dituzte, gaur egun genero-berdintasunari dagokionez herrian dauden arazoak, beharrak, kezkak… zeintzuk diren gertutik ezagutu eta aurrera begirako erronkak identifikatzeko.

Talde elkarrizketa horiek, ondorengo egun eta orduetan egingo dira, honako kolektiboekin:

  • Maiatzak 16, osteguna:
    • Migratutako emakumeak – 10:30
    • Hezkuntza formaleko eta ez formaleko eragileak – 15:00
    • Mugimendu feminista – 18:00
  • Maiatzak 21, asteartea:
    • Adineko emakumeak edo/eta emakume pentsiodunak – 10:30
    • Herrigintzako emakumeak – 18:00
  • Maiatzak 22, asteazkena: Herrigintzako gizonak – 18:00

Lekua: Kultur Etxea (1.solairua)

Udalak interesa duten herritar guztiak parte-hartzera gonbidatu nahi ditu, guztion artean diagnosi ahalik eta osotuena egin ahal izateko.