Beroagatiko alerta dela eta, hartutako neurriak

2026 / 06 / 22

Beroagatiko alerta gorria iragarrita dago datozen egunerako, hori dela eta Eskoriatzako Udalak honako neurriak hartu ditu:

Guztiz debekatuta geratzen da petardoak, etxafleroak eta antzeko elementuak erabiltzea.

Ekainak 23, asteartea

Sanjuan bezperako ekitaldiak honela geratzen dira:

  • 18:00  Txorimaloaren bila ekitaldia – BERTAN BEHERA
  • 19:30 Buruhandiak – BERTAN BEHERA
  • Landagunean sua egitea – DEBEKATUTA
  • Plazan Tantaia jasoko dute gazteek, baina sua ohikoa baino txikiagoa egingo da.

Ekainak 24, asteazkena

Olazar jubilatuen elkarteak antolatutako merienda, BERTAN BEHERA gelditu da.

Babesguneak

  • Santa Marinako ur-txorrotak – aste honetan 15:30 – 20:30
  • Igerilekua (sarrera ordainduta):
    • Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
    • Larunbata– 16:00 – 19:45
  • Liburutegia – Aire egokitua duen eremua da. Adineko pertsonekin egoteko egokia.
    • Astelehenetik ostiralera: 10:30 – 13:00 // 16:15 – 20:00
  • Elizpea – Elizpean dagoen hesia irekiko da eta mahai batzuk eta aulkiak ipiniko dira, nahi duenak bertan egon ahal izateko.

Bestelako baliabideak

Desfibriladoreak

  • Udal jabetzakoak: udaletxean eta kiroldegian, kanpoaldean. Eta baita udaltzaingoaren kotxean ere.
  • Beste entitate batzuena:
    • Huhezi – Dorletako eraikin barruan
    • Tesa – eraikin barruan
    • Fagor Ederlan

Zer egin pertsona bat bero kolpea izaten ari dela ikusten baduzu?

Ez galdu denborarik eta deitu 112ra laguntza eskatzeko, eta laguntza iristen den bitartean:

  • Eraman leku fresko eta aireztatu batera.
  • Konorterik galdu ez badu, eman likidoa, edan dezan.
  • Kendu arropa.
  • Busti urez edo estali izara bustiz.
  • Osakidetzako gomendioak
  • Informazio gehiago: Eusko Jaurlaritzako Beroaren aurkako plana 2026.