Beroari aurre egiteko gomendioak

2025 / 06 / 24

(Esnargiren laguntzarekin egindako albistea)

Klima aldaketaren eraginez gero eta ohikoagoak dira bero handiko boladak. Horiei aurre nola egin jakiteko hainbat gomendio jaso nahi izan ditugu, eskoriatzarren ongizatea eta osasuna zaintzeko balioko dutelakoan; bereziki haurrena, adinekoena eta osasun arazoak dituzten pertsonena.

Zer da bero kolpea?

Gorputzak kontrolatu ezinik, tenperaturak 41º-tik gora egiten duenean gertatzen da. Oso kasu larrietan, berehala tratatu ezean, bero kolpeak heriotza eragin dezake. Kirolariek, eguzkitan lan egiten duten pertsonek, bularreko haurrek, adinekoek eta urritasuna edo gaixotasun kronikoa duten pertsonek dute bero kolpea izateko arriskurik handiena.

Sintomak :

  • Ezohiko agresibitatea.
  • Larruazal gorria, beroa eta lehorra. Ez dago izerdirik.
  • Buruko mina, zorabioa, goragalea, logura eta egarri handia.
  • Nahasmendua, konbultsioak eta konortea galtzea.

Zer egin pertsona bat bero kolpea izaten ari dela ikusten baduzu?

Ez galdu denborarik eta deitu 112ra laguntza eskatzeko, eta laguntza iristen den bitartean:

  • Eraman leku fresko eta aireztatu batera.
  • Konorterik galdu ez badu, eman likidoa, edan dezan.
  • Kendu arropa.
  • Busti urez edo estali izara bustiz.

 

Herriko baliabideak

Desfibriladoreak

  • Udal jabetzakoak: udaletxean eta kiroldegian, kanpoaldean. Eta baita udaltzaingoaren kotxean ere.
  • Beste entitate batzuena:
    • Huhezi – Dorletako eraikin barruan
    • Tesa – eraikin barruan
    • Fagor Ederlan

Babesgune izan daitezkeen eraikuntzak

  • Kiroldegia (abonatuentzako)
    • Astelehenetik ostiralera – 7:00 – 21:00
    • Larunbatak – 9:00 – 13:00 // 16:00 – 20:00
    • Igandea eta jaiegunak – 9:00 – 13:00
  • Liburutegia
    • Goizean: 10:30 – 13:00
    • Arratsaldean: 16:15 – 20:00
    • Uztailean, ostiralak goizez bakarrik: 10:00 – 13:00
  • Santa Marina plaza: ur-lanbroa izango duen gune bat egokituko da uztailean. Jaiak pasatakoan jakinaraziko da ordutegi zehatza.
  • Herriko iturriak:
    • Elizate guztietan
    • Intxaurtxueta auzoa: O´Doghertiko plazan eta Partxis plazan
    • San Pedro auzoko jolas-parkean eta San Pedro 3 parean
    • Torrebason
    • Gaztañadui kalean, egoitzako espaloian
    • Luis Ezeizako kantxan 2
    • Gorosarri plazan
    • Santa Marina plaza: parking aldamenean eta Arbiñosterako eskaileretan
    • Iturrizarren
    • Elizosteko plazatxoan
    • Udaletxearen atzealdean
    • Gernika plazan
    • Dorletako jolas-parkean
    • Aingeru Guarda ermitan
    • Kuatruenako jolas-parkean
    • Elorretan: jolas-parkean eta auzoaren bukaeran
    • Olaeta plazan
    • Aranburuzabalako jolas-parkean
    • Sorautzen, bidegorriaren aldamenean kanposantu azpian
    • Skate parkean