Beroari aurre egiteko ur eremuak

2022 / 07 / 15

Eguraldi iragarpenak astebururako eta hurrengo asteko lehenengo egunetarako bero handiak datozela esaten duenez, Eskoriatzan egokitutako ur-lanbro eremua zabalik mantenduko da asteburu honetan eta baita hurrengo astean ere. Gainera, kanpoko igerilekua ere martxan dago dagoeneko.

Santa Marina plaza

Hori horrela, hasiera batean aste honetako 3 egunetarako jarri bazen ere, izan duen arrakasta ikusita eta beroak handia izaten jarraituko duenez, ur-lanbro eremua zabalik mantetzea erabaki da. Beraz, larunbatean eta igandean ere ordutegi berbera mantenduta, freskatzeko gune ederra egongo da Santa Marina plazan. Eta hurrengo astean ere halaxe mantenduko da. Ordutegia honako hau izango da

  • 17:30 – 19:30

Kanpoko igerilekua

Uraren kontrolarekin egondako arazoa konponduta, kanpoko igerilekua ere zabalik dago dagoeneko, beraz, eremu hau ere erabili ahal izango da bero-zapa handiari aurre egiteko. Igerilekuaren ordutegia honako hau da:

Uztailaren 14tik 31ra

  • Astelehenetik-ostiralera- 14:45 – 19:45
  • Larunbata, igandea eta jaiegunetan – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 1etik 28ra

  • Egunero – 16:00 – 19:45

Abuztuaren 29tik irailaren 4ra

  • Astelehenetik ostiralera – 14:45 – 19:45
  • Larunbata eta igandea – 16:00- 19:45