Bertan behera geratu da pailazoen emanaldia

2021 / 11 / 25

Bihar, azaroaren 26a, Porrotx eta Marimotots pailazoen “Zorionak Marimotots” emanaldia eskaini behar zen, baina covid pandemiak eragindako ezusteko bategatik, bertan behera utzi behar izan da.

Emanaldia urtarrilaren 28ra atzeratu da,  eta 2 saio eskainiko dira orduan ere: lehenengoa 17:30ean eta bigarren saioa 19:00etan.

Erositako sarrerak

Biharko sarrera eskuratu dutenek 2 aukera izango dituzte:

  • Sarrera gorde eta urtarrilaren 28an erabili.
  • Dirua berreskuratzea. Hala nahi dutenek telefono zenbakira honetara deitu edo whatsapp-a idatzi beharko dute: 636 78 59 71

Txokolatezko muxuak Katxiporretako familia osoari.