Bertan behera maiatzeko jaiak eta ekitaldiak

2020 / 04 / 20

atxorrotzEskoriatzan maiatzeko jaiak Atxorrotx egunean hasi ohi dira, maiatzeko lehen igandean, eta hortik aurrera ia astebururo izaten dira bestelako jai eta ekitaldiak.

Coronabirusaren krisiaren ondorioz, maiatzeko jaiak eta ekitaldiak bertan behera geratzen dira, oraingoz, pandemiak izan dezakeen bilakaeraren zain. Jakina denez, pandemia honek bizitzaren alderdi askotan du eragina, baina kultur eta jai arloko gaietan ere.