Bertso-eskolan izen-ematea zabalik

2024 / 09 / 24

Apotzagan lehenengo bertso eskola sortu zela 50 urte betetzen diren honetan, Eskoriatzako Hankamotx bertso-eskolak ikasturte berriari ekingo dio.

Bertso eskola bertsotan egiten ikasteko lekua da, baina hori baino gehiago ere bada: gaitasun ugari trebatu eta hitzarekin gozatzeko aukera eskaintzen du, argudioak lantzen ikasten da, esan beharrekoa antolatzen, neurri zehatzean sartzen, doinuari egokitzen eta gainera euskaraz bizi eta harekin jolasteko aukera eskaintzen du.

Eskolak asteartetan izango dira, arratsaldeko 19:15-20:15 ordutegian eta LH4tik aurrerako neskatila-mutikoek eman dezakete izena.

Informazioa jasotzeko edo izena emateko: