Beste urte batez Aste Berdea iritsiko da gure udalerrira

2026 / 10 / 09

Beste urte batez Aste Berdea iritsiko da gure udalerrira: egitarau zabala urrian

Eskoriatzak  ingurumenarekin, jasangarritasunarekin eta naturarekin duen konpromisoa berritzeko unea iritsi da. Urrian zehar, Aste Berdea ospatuko dugu, adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintza dibertigarri, hezigarri eta parte-hartzailez beteriko egitarau batekin. Erreka garbitzetik hasi eta txontxongiloetaraino, gure ingurunea hobeto ezagutzeko eta babesteko aukera bikaina izango dugu.

Hona hemen prestatu dugun egitarau osoa, egunez egun:

  • Urriak 17 (larunbata): erreka Garbiketa Bailara Mailan
    • DEBAren (Debagoienean Errekak Bizi Auzolanean) urteroko hitzordua jarraituz erreka garbitzera jaitsiko gara. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Aztertu programak informazio puntu bat jarriko du eta tailer espresak egiteko aukera eskainiko du.
    • Hitzordua: 10:00etan, herriko plazan.
  • Urriak 20 (asteartea): Ekofeminismora hurbiltzeko hitzaldi-tailerra
    • Itxaso Apraiz Larruzearen eskutik, ekofeminismoaren mundura gerturatzeko gonbita luzatzen dizuegu. Mugimendu honek emakumeen eta naturaren arteko loturak eta egungo krisiari aurre egiteko gakoak aztertzen ditu.
    • Hitzordua: 18:30ean, Kultur Etxean.
  • Urriak 21 (Asteazkena): Ingurumen Gymkana-Rooma (9-15 urte) (PDF)
    • Nerabeentzako erronka handia: Lurra salbatu beharko dute jolas eta pista artean! Estrategia eta dibertsioa uztartzen dituen gazteentzako jarduera. Oharra: Ezinbestekoa da izena ematea irudian ikusgai dagoen QR kodearen bidez.

    • Hitzordua: 18:15ean, Museoan.
  • Urriak 23 (ostirala): “erreka Mari” txontxongiloak (PDF)
    • Etxeko txikienek ere badute lekua Aste Berdean. Euskal mitologiako pertsonaia ezagun honekin gozatu eta ikasteko aukera izango dute antzokian.
    • Hitzordua: Zaldibar Antzokian 18:15ean.
  • Urriak 25 (igandea): mendi ibilbide gidatua herriko ameztira.
    • Gure inguruko landaretza eta paisaia ezagutzeko irteera ederra. Naturtzaindiaren eskutik, herriko ameztiaren sekretu eta balio ekologikoak bertatik bertara ezagutuko ditugu.
    • Hitzordua: 9:00etan plazan.
  • Urriak 28 (asteazkena): “Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian” liburuaren aurkezpena.
    • Iñaki Etxebestek, Tantai Baso jabeen Kooperatibako arduradunak, gure basoen eta zuhaitzen inguruko liburu argigarri hau aurkeztuko digu, gure herri kulturarekin duten lotura azalduz.
    • Hitzordua: 18:30ean Kultur Etxean.

Udalak herritar guztiak gonbidatzen ditu ekintza hauetan parte hartzera.

Ekintza txikiak, ohitura berriak, aldaketa handiak!