Bidegorria 3 hilabetez itxita
2019 / 03 / 11Gipuzkoako Foru Aldundiak hainbat egonkortze lan egin behar ditu bidegorrian eta ondorioz bidegorriaren zati bat itxi egin da gaur, hain zuzen ere Jose Arana egoitza paretik Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabiderainoko tartea, eta obrak iraungo dituen 3 hilabeteetan itxita mantenduko da.
Intxaurtxuetako pasabidetik Torrebasora bitarteko zatia normaltasunez mantenduko da zabalik.
Herritarrei eskatzen zaie, itxiturak errespeta ditzatela eta ez daitezela bertatik pasa.