Bidegorria berriro itxita

2016 / 04 / 04

Bidegorria_luiziaJoan den asteko euriteek ez diote mesederik egin Aretxabaletarako norabidean ezkerreko aldean dagoen hormari eta ondorioz berriro hasi da poliki poliki horma jausten, horrek adierazten du hormak estabilizatzeko beharra duela eta hori ahalik eta modu eraginkorrenean egiteko proiektua aztertzen ari da Gipuzkoako Foru Aldundia.

Bitartean, segurtasun bermerik ez dagoenez, Udalak Bidegorriko zati bat ixtea erabaki du, hain zuzen ere Jose Arana egoitza paretik Intxaurtxuetako oinezkoentzako pasabiderainoko tartea dago itxita.

Herritar guztiei eskatzen zaie, itxiturak errespeta ditzatela eta ez daitezela bertatik pasa, segurtasun bermerik ez baitago eta pasabidea arriskutsua baita.