Bidegorria itxita, iraila hasiera arte
2022 / 07 / 05Ur Kontsortzioak hoditeria nagusian hainbat hobekuntza lan egin behar dituela eta, Zaharren egoitza atzealdetik pasatzen den bidegorria itxi egingo da 2 hilabetez, bertan baitago ur-hoditeria nagusiaren zati bat eta lanak behar besteko segurtasunez eta bermez egiteko beharrezkoa delako.
Hori horrela, joan den astelehenean hasi zituzten obren ondorioz, Zaharren egoitzatik Intxaurtxuetako pasabidera arteko bide-zatia oinezkoentzako moztuta geratu da, eta horrela egongo da uztaila bukaera arte.
Uztaileko azken astean, berriz, Intxaurtxuetako pasabidea eta Fagor Automationera bitarteko bidegorri zatia moztuko dute eta oinezkoak ezingo dira bertan ibili abuztu osoan.
Gauzak ondobidean, irailean normaltasunez zabalduko da bidegorria.