Bidegorria itxita

2016 / 02 / 27

lurjausia

Gaur euri asko egin du eta horren ondorioz hainbat ezbehar egon dira Eskoriatzan ere.

Horietako bat bidegorrian egondako lurjausia izan da, hain zuzen ere Intxaurtxuetako zubia eta Olazarreko tunela bitartean dagoen alboko-horma jausi da, eta ondorioz bidegorriaren zati hori itxi egin behar izan dugu.

Momentu honetan, eta ezbehar handiagoak gertatu aurretik, Udala beharrezkoak diren bitartekoak jartzen ari da.