Bideo-jokoen programaziorako tailerra
2017 / 02 / 15Martxoaren  5erako  eta  12rako,  biak  ere  igandeak,  bideo-jokoen  programaziorako  tailer  bat  antolatu  du  Eskoriatzako  Udalak  8  eta  12  urte  bitarteko  haurrentzat  (LH3-LH6).
Tailer honetan bideo-jokoen programazioko pieza desberdinak ikasiko dituzte haurrek: pantaila interaktiboaren funtzionamendua, objektuak erabiltzen eta objektuei mugimendua ematen.
Saioak igande arratsaldetan izango dira, 16:30etik 19:30era. Modu ludikoan egingo dira, helburua haurrek ondo pasatzea baita.
Tailerrean parte hartzeko izen-ematea otsailaren 16tik martxoaren 3ra izango da.
- Emailez: gazteria@eskoriatza.eus helbidean.
 - Kultur Etxean: astelehenetik-ostiralera, 9:00-14:00
 - Telefonoz: 943714688
 
Tailerraren prezioa 10 eurokoa da, eta lehen saioan ordaindu beharko da. Saioak bibliotekan izango dira, ume bakoitzak ordenagailu bat erabili ahal izateko
