Bigarren eskuko azoka eta Euskaraldiaren jaia

2025 / 05 / 13

Euskaraldia badator, eta Eskoriatzan ekitaldi asko antolatuko dira horren bueltan. Horietako bat maiatzaren 17an egindo den Euskaraldiaren jaia izango da. Bertan, Eneritz Furyak abeslari eta musikari euskalduna, Imanol Intxausti eta Iñaki Larrañaga trikitilariak, janari eta edari postuak, eta bigarren eskuko azokaren edizio berri bat izango dugu.

Eneritz Furyak

Hitz poetiko ilunak kantatzen dituen ahots berezi eta pertsonala da Eneritz Furyakena. Heterodoxoegia folk konbentzionaleko ikuspegi hertsiarentzat, popetik ez da urrunegi, baina punka da osagai ezinbestekoa bere kantuetan. Sortzeko modu sinpleagatik, kantuen trinkotasunagatik, bere kabuz eta eskura dituen tresna apurrekin produzitu nahiz grabatzeagatik.

Hainbat ari jaso ditu, horien artean Gaztea Maketa Lehiaketako Kafe Antzokiaren saria. Euskal Herritik kanpo, Katalunian, Galizian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Suitzan eta Italian eman ditu kontzertuak.

Bigarren eskuko azoka

Bigarren eskuko azoka plaza inguruan izango da, arratsaldeko 18:30etatik 21:00ak arte.  Gero eta finkatuago dagoen eta saltzaile gehiago dituen merkatu honetan, bertaratutakoek mota guztietako gaiak aurkitu ahal izango dituzte.

Etxean ditugun gauzei bigarren aukera bat ematea eta haien bizitza baliagarria luzatzen laguntzea da helburua.  Arropa, liburuak, musika, jostailuak, etxeko tresnak… dira larunbatean salgai jarriko diren gaietako batzuk, eta hori dena jai giroan.

Udalak doan utziko dizkie parte-hartzaileei postuetarako mahaiak, baina interesa duten pertsonek aldez aurretik izena eman beharko dute  HEMEN.

GERRIGARDO  garagardo artisaua eta ZALOÑAURREKOA hanburgesak dastatzeko aukera ere egongo da.