Bihar asteazkena ur mozketa kiroldegian

2024 / 09 / 17

Bihar asteazkena, irailak 18, goizeko 11:00etatik 13:00etara, udal kiroldegian egin behar diren konponketa batzuk direla eta, bertako ur hornidura moztu egingo da.

Programatutako jarduera guztiak, eta kantxa, gimnasioa nahiz igerilekua normaltasunez erabili ahal izango dira, baina dutxetan, komunetan eta konketetan ez da urik egongo.

Eskoriatzako Udalak endredoak eragindako erabiltzaileei barkamena eskatzen die.