Biribilgunearen izena ANTSOATEGI izango da

2014 / 02 / 04

Eskoriatzako errepide nagusian egin berri den biribilguneari izena jartzea erabaki zuen udalbatzak urtarrilaren 28an  osoko bilkuran hartutako behin behineko erabakiz. Kontrako alegaziorik jasotzen ez bada ANTSOATEGI izena eramango du biribilguneak aurrerantzean. Hartutako erabakiaren aurkako alegazioak aurkezteko epea 2014ko martxoaren 4an bukatuko da.

Antsoategi izena

EAJ-PNV-ko zinegotziak aurkeztutako proposamena onartu zuen udalbatzak, hain zuzen ere Ansoategi izena Joxe Aranburuzabala “Trankilek” idatzitako liburuan agertzen den plano zahar baten agertzen baita, justu orain biribilgunea egin den tokian zubi bat zegoen erreka gainetik pasatzen zena eta zubi horren izena “Ansotegi” zen. Izen hori euskal grafiara egokitu da eta ondorioz, “Antsoategiko biribilgunea” izena ematea erabaki da.

Alegazioak

Udalak hartutako erabakia behin behinekoa da eta interesdunek espedientea aztertu ahal izango dute.

Alegazioak aurkezteko hauek dira xehetasunak:

  • Lekua: Udal erregistroa, udaletxeko harreran.
  • Azken eguna: 2014ko martxoaren 4a (asteartea)
  • Ordutegia: 9:00 – 14:30