Bisita gidatua. Indianoek eraikitako herria.
2018 / 04 / 09
Apirilaren  14an,  larunbata,  eguerdiko  12etan,  Eskoriatzako  zenbait  eraikuntza  historiko  bisitatuko  ditugu.  Gurean  oso  ohikoa  den  fenomeno  bati  erreparatuko  diogu,  indianoen  diruarekin  eraikitako  etxeei  hain  zuzen:  Errosario  Santuko  Ospitalea,  San  Pedro  eliza  eta  Gaztañadui  eta  Zalbidegoitia  jauregiak.  Gainera,  hauetako  batean  ezkutatuta  dagoen  altxor  bat  ere  deskubrituko  dugu:  XIX.  mendeko  paper  margotuak.
Izena  emateko:  Debagoieneko  mankomunitatea  (943796463  edo  turismo@debagoiena.eus)
Bisitaren  hasiera:  Ibarraundi  museoa.
