Bittor Oroz sailburuordearen hitzaldia

2016 / 02 / 22

Azti-OrozBittor Oroz Izagirre Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien politikako sailburuordea da eta Eskoriatzako alkateak gonbidatuta, otsailaren 24an hitzaldia emango du Eskoriatzako Kultur Etxean, arratsaldeko 19:00etan. Bertan, lehen sektorea garatzeko, bertako kalitatezko produktuak sustatzeko eta landagune iraunkortasuna bermatzeko Eusko Jaurlaritzak dituen estrategiak aurkeztuko ditu.

Hitzaldi irekia da eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertan parte-hartzera.