Bizikletaz ibiltzen ikasteko helduentzako ikastaroak
2018 / 05 / 31Eskoriatzako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikotasun departamentuarekin elkarlanean, 18 urtetik gorakoek bizikletan ibiltzen ikasteko ikastaroa antolatu du.
Ikastaroa ekainean izango da eta guztira ordu eta erdiko 6 saio izango dira. Hauek dira ikastaroaren xehetasunak:
- Egunak: Ekainak 14,15,19,21,22,26. Hau da, astearteak, ostegunak eta ostiralak.
- Ordutegia:
- Goizeko taldea: 9:30 – 11:00
- Arratsaldeko taldea: 16:00 – 17:30
- Lekua: Joseba Iñurrategi pilotalekua (saio guztiak pilotaleku barruan eskainiko dira eta azkeneko egunean kanpora irteera bat egingo da)
- Prezioa: Doan
- Izena emateko:
- Emailez: kiroldegia@eskoriatza.eus
- Telefonoz: 943 71 53 28
- Azkeneko eguna: Ekainak 7
Ez da beharrezkoa norbere bizikleta izatea, izan ezik ikastaroan bertan utzitakoak erabiltzeko aukera egongo da.
Bizikletan ibiltzea, norberaren osasunerako nahiz ingurumenarentzako da mesedegarria.